Itxi

Athletic Club

'Quality Sport' aldizkarian

Clemente: 'Bielsa ez da jainkoa'

Erredakzioa

"Ez dugu ezer irabazi. Ez du estiloa askorik aldatu. Nik ez nuen fitxatuko, euskal entrenatzaile bat aukeratuko nuke", adierazi du Barakaldoko prestatzaileak Quality Sport aldizkarian.

  • Javier Clemente. Argazkia: EFE

    Javier Clemente. Argazkia: EFE

Javier Clementek Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea kritikatu du Quality Sport aldizkarian egindako elkarrizketan. "Bielsa ez da jainkoa. Berarekin taldeak ez du aurrerapausorik eman. Ez dugu ezer irabazi. Ez du estiloa askorik aldatu. Neurketa batzuetan baloia ukitzen dute, baina beste batzuetan luzean jokatzen dute. Nik ez nuen fitxatuko, euskal entrenatzaile bat aukeratuko nuke", azaldu du Clementek.

Gainera, Athletic ez duela berriro entrenatuko ziurtatu du Barakaldoko prestatzaileak. "Entrenatzaile edo presidente gisa bueltatzea ezinezkoa da, manager izateko aukera izan nuen, baina beste bat hautatu zuten", gaineratu du.

"Ez nuke sekula egingo. Athleticen atzerritarrik ikusi gabe hil egingo naiz. Ikusten baldin badut, ez naiz gehiago San Mamesera hurbilduko eta presidentea jan behar dutenekin bat egingo dut", adierazi du zuri-gorrien filosofiari buruz.

"Madrilen inbidia digute, baita Iruñean eta Donostian ere, leku guztietan bertako jokalariak izatea gustatuko litzaieke", gaineratu du. Nahiz eta Ronaldoren jokoa goraipatu, Barakaldoko entrenatzaileak portugaldarraren jarrera salatu du: "Ez du ikasteko adinik dagoeneko. 13 urterekin norbaitek etxera bidali behar izan zuen".