Athletic Club
Igandean, 16:00etan
Athleticek Malaga aurkari zuzena hartuko du San Mamesen
Erredakzioa
Ligan Betisen aurka eta Europe Leagueko Moskuko Lokomotiven kontra porrot egin ostean galdutako sinesgarritasuna berreskuratu nahi dute zuri-gorriek.
-
Iturraspe Betisen aurkako neurketan. Argazkia: EFE
Ligan Betisen aurka eta Europe Leaguen Moskuko Lokomotiven kontra porrot egin ostean galdutako sinesgarritasuna berreskuratu nahi dute zuri-gorriek. Kopako finalerako sailkapena lortu eta gero Bilbon poz handia zegoen, baina azken bi porrotek animoak baretu dituzte.
Zuri-gorrien erronka irudi ona emateaz gain, aurkari zuzenen taldetxoan mantentzea da. Sei talderen artean bi puntuko aldea baino ez dago. Horrela, Levanteren laugarren postutik Athleticen bederatzigarren postura bi puntuko aldea baino ez dago.
Malagaren aurka plazaratuko den hamaikakoari dagokionez, Javi Martinez zigortuta dago Betisen aurkako neurketan epaileak egotzi ostean. Aiegikoaren lekua Mikel San Josek hartuko du seguru aski. Gainerako jokalariak Errusian jokatu zuten berdinak izango dira.
Bestalde, Manuel Pellegrini prestatzaile txiletarrak Martin Demichelis atzelari argentinarraren baja izango du. Era berean, Jesus Gamez eskuin hegalekoa lesionatuta dago. Hala ere, Jeremy Toulalan erdilari frantziarra eta Isco aurrelaria berreskuratuko ditu Malagako entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain; eta Llorente.
Malaga: Caballero; Sergio Sanchez, Mathijsen, Weligton, Monreal; Cazorla, Toulalan, Recio, Sebastian Fernández; Isco eta Rondón.
Epailea: Clos Gomez (Aragoiko Batzordea).
Zelaia: San Mames.
Ordua: 16:00etan.