Itxi

Athletic Club

Iberdrola dorrean

Bernabeuk finala hartzeko zerbait egitea eskatu zion Erregeari Bilbaok

Erredakzioa

"Ez zuen ezetz ezta baietz ere esan, eta ez dakit Kopako finala non jokatzen den erabakitzeko boterea duen", azaldu du Bizkaiko ahaldun nagusiak.

  • Jose Luis Bilbao Bizkaiako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

    Jose Luis Bilbao Bizkaiako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

Bartzelona eta Athleticen arteko Errege Kopako finala Madrilen jokatzeko "zerbait egitea" eskatu zion Juan Carlos Erregeari Jose Luis Bilbaok iragan asteartean, Bizkaiko ahaldun nagusiak berak aitortu duenez. Bilbaoren hitzetan, finala "Madrilen jokatu behar da".

Bilboko Iberdrola Dorrea inauguratzeko ekitaldiaren ostean, bazkarian, "finala Madrilen jokatzeko zerbait egitea" planteatu zion Juan Carlos Erregeari agintariak, "lehendakaria eta ministroa aurrean" zirela.

"Ez zuen ezetz ezta baietz ere esan, eta ez dakit Kopako finala non jokatzen den erabakitzeko boterea duen", azaldu du Bizkaiko ahaldun nagusiak. "Finalean elkar ikusiko gara, non ikusteke dago", elkarri agur esan ziotela erantsi du Bilbaok.