Athletic Club
Igandean, 12:00etan
Athleticek Vila-realen aurka Muniain eta De Marcos gabe jokatuko du
Erredakzioa
Bilboko taldeak Jose Francisco Molinaren taldearen aurka jokatuko du sailkapeneko laugarren postua lortzeko asmoarekin. Muniain eta De Marcos zigortuta daude.
-
Athletic. Argazkia: EFE
Manchester Uniteden aurka bi aste barru jokatuko du Bilboko taldeak, baina Old Trafford estadiora joan aurretik Ligako sailkapenean sendo jarraitzeko asmoa dute zuri-gorriek. Gainera, hurrengo jardunaldian Realaren aurka jokatuko du Athleticek San Mamesen.
Giuseppe Rossik eta Jose Manuel Catalak lesionatuta jarraitzen dute, baina Jose Manuel Molinak Nilmar brasildarra eta Angel hegalaria berreskuratu ditu.
Ustezko hamaikakoak:
Vila-real: Diego Lopez, Angel, Gonzalo, Zapata, Joan Oriol, Bruno, Senna, Borja Valero, Cani edo Camuñas, Ruben eta Martinuccio edo Nilmar.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe; David Lopez, Herrera, Iñigo Perez, Susaeta; eta
Llorente.