Itxi

Athletic Club

Europa League

Herrera: 'De Geak badaki San Mamasen ez dutela partida erraza izango'

Erredakzioa

Athleticeko erdilaria eta Manchester Unitedeko atezaina taldekideak izan dira Espainiako selekzio olinpikoan eta UEFA Europa Leagueko kanporaketaz hitz egin zuten.

  • Ander Herrera Lokomotiven aurkako joaneko partidan. Argazkia: EFE

Ander Herrera Athleticeko jokalariak adierazi du UEFA Europa Leagueko kanporaketan aurkari izango duen David de Gea Manchester Unitedeko atezainarekin kanporaketaz hitz egin zutela Espainiako selekzio olinpikoarekin kontzentratuta egon zirenean, iragan asteartean.

Herrerak esan du David De Geak badakiela ez dutela partida erraza izango San Mamasen eta asko sufrituko dutela. Bestalde, Unitedeko atezainak Herrera esan omen dio Old Trafforden Athletic izango dela sufrituko duena. Elkarrizketa hau guztia lagunarteko hizketaldia izan zela gaineratu du Ander Herrerak.