Itxi

Athletic Club

Harrobiko lana

Athletic aintzatetsi du Futbol Draft-ek

Erredakzioa

Batzorde Teknikoa astelehenean bilduko da Lezamako instalazioetan, talde zuri-gorria harrobiarekin egiten ari den lan bikaina saritzeko.

  • Athleticeko jokalariak Lezaman. Argazkia: EITB

    Athleticeko jokalariak Lezaman. Argazkia: EITB

Futbol Draft-eko Batzorde Teknikoak astelehenean bilduko da '77ko pikatzea' egiteko, urteko bigarren hautaketa. Batzorde teknikoak toki enblematiko batean egingo du bilera. Batzordea Lezamako instalazioetan bilduko da, talde zuri-gorria harrobiarekin egiten ari den lan bikaina saritzeko.

Espainiako selekzioan lau jokalari ditu Athleticek, eta beste lau selekzio olinpikoan. Euskal taldea eta bere futbolariak Lezaman hezitako jokalariengan jarritako konfiantza zentzuzkoa dela demostratzen ari dira. Futbol Draft proiektuak harrobiak saritzen eta sustatzen ditu.

Athleticek Lezaman dituen instalazioek 40 urte bete zituzten iaz. Bertan Julen Guerrero, Iker Muniain eta Josu Urrutia presidente zuri-gorria bera hazi eta hezi ziren. Lezamak bigarren Batzordea hartuko du. Bertan 132 gaztek osatutako zerrenda 77ra murriztu behar dute teknikariek. Urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoak osatuko dituzten jokalariak aterako dira zerrenda horretatik. Aurretik, David De Gea, Bojan, Juan Mata eta Sergio Busquets jokalariek Futbol Draft-en sariak jaso dituzte, besteak beste.