Athletic Club
Athletic-Manchester
Ertzaintzak inoizko segurtasun neurri handienak martxan jarriko ditu
Erredakzioa
Osteguneko partidari begira Ertzaintzarekin batera egingo du lan Britainia Handiko poliziak segurtasuna bermatzeko asmoz.
-
Ertzaintza. Argazkia: EITB
Joaneko partidan Ertzaintzako hainbat agente joan ziren Manchesterrera segurtasuna britainiar poliziarekin koordinatzeko. Orain, Britainia Handiko poliziak Ertzaintzarekin batera egingo du lan.
Ertzaintzaren segurtasuna hiru mailatan banatuta egongo da: zaleen zaintza (San Mames barruan zein kanpoan), Manchester Uniteden segurtasuna bermatzea eta Bilboko hiritar segurtasunari eustea.