Itxi

Athletic Club

Zozketari begira

De Marcos: 'Aurkaria berdin zait'

Erredakzioa

"Aurkaria berdin zaigu. Ahal badugu, guztiak elkartuko gara zozketa ikusteko. Espainiako talde bat aurkari izatea ez litzaidake gustatuko, egunero horien kontra jokatzen ari garelako', adierazi du.

03:34
De Marcos: 'Aurkaria berdin zait'
Athleticeko jokalariek ez dute arerio zehatzik nahi Europa Leagueko final-zortzirenetan, behin Manchester United kanporatuta, baina Valentzia eta Atletico Madril ez dituela nahi esan du Oscar de Marcosek, horien kontra sarritan jokatzen duelako.

"Aurkaria berdin zaigu. Ahal izanez gero, zozketa guztiok batera ikusiko dugu. Baina Espainiako talde bat aurkari izatea ez litzaidake gustatuko, egunero horien kontra jokatzen ari garelako', adierazi du jokalari arabarrak.

Bestalde, Gaizka Toquerok eta Gorka Iraizozek "partidaz partida" joan beharra dagoela gogorarazi dute, lehiaketak eskatzen dienari aurre eginez.

Hala eta guztiz ere, Europa Leagueko final-zortzirenetan egotearekin harro azaldu dira. Manchester United bezalako "talde bat kanporatuta, txapelketan beste pauso txiki bat eman" dutela adierazi du Iraizozek. "Estilo eta filosofia bat 90 minututan defendatu dugu", azaldu du.

"Oso handia izan da. Jendeari zirrara sentiarazteko zortea dugu eta hori gauza oso polita da", erantsi du atezain nafarrak.