Itxi

Athletic Club

Iruzurra

Emakume bat atxilotu dute Athleticeko zuzendaritzako kide bat ordezten saiatzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Emakumea Athletic Clubeko zuzendaritzako kide bat ordezten saiatu zen Espainiako Futbol Federazioaren 460.242 euroko faktura kobratzeko.

Emakume bat atxilotu dute eta iruzur egiten saiatzea eta dokumentuak faltsutzea egotzi diote, ustez Athletic Clubeko zuzendaritzako kide bat ordezten saiatzeagatik Espainiako Futbol Federazioaren 460.242 euroko faktura bat kobratzeko.

Ikertzaileek egiaztatu dutenez, Athleticeko zuzendaritzako kidearen mezu elektronikoa xakeztatu egin du, eta Espainiako Futbol Federazioak mezu bat jaso zuen talde zuri-gorriaren faktura hori kontu korronte batean ordain zedin. Kontu korronte horren titularra atxilotutako emakumea da. Aske utzi dute, karguekin.

Ikertzaileek egiaztatu dutenez, Athleticeko zuzendaritzako kidearen mezu elektronikoa xakeztatu egin du, eta Espainiako Futbol Federazioak mezu bat jaso zuen talde zuri-gorriaren faktura hori kontu korronte batean ordain zedin. Kontu korronte horren titularra atxilotutako emakumea da. Aske utzi dute, karguekin, epailearen deklarazioaren ostean.

Ikertzaileen ustez, pertsona gehiago daude inplikatuta kasu honetan, "CEOaren iruzurra" izenaz ezagutzen dena. Izan ere, zibergaizkileak goi-zuzendari baten postan sartzen dira, mezu guztiak aztertzen dituzte eta haien nortasuna ordezkatzen dute iruzurra egiteko.