Itxi

2021/12/30

11:23

Athletic Club

Koronabirusa

Raul Garciak, Lekuek, Nuñezek eta Villalibrek ere positibo eman dute Athleticen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrela, taldeak bost baja ditu gaur-gaurkoz astelehenean, urtarrilak 3, Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen derbirako.

  • Raul Garcia, Athleticekin egindako gol bat ospatzen

    Raul Garcia, Athleticekin egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Raul Garcia, Unai Nuñez, Iñigo Lekue eta Asier Villalibre jokalariek positibo eman dute covid-19an eta, ondorioz, sei dira Athletic taldea lanera itzuli denetik antzemandako koronabirus kasuak lehen taldean, asteazkenean Oier Zarragak eta Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak ere positibo eman ostean.

Talde bilbotarrak aditzera emandakoaren arabera, Raul Garciak, Lekuek, Nuñezek eta Villalibrek positibo eman dute Lezaman asteazken arratsaldean egindako PCR probetan, eta ostegun goizean izan dute emaitzaren berri.

Zarraga eta Marcelino bezala, jokalariak "osasunez ondo daude eta euren etxeetan isolatuta, osasun protokoloari jarraituta", azaldu du klubak.

Azken lau positibo horiek kontuan hartuta, taldeak bost baja ditu gaur-gaurkoz astelehenean, urtarrilak 3, Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen derbirako. Villalibre baja zen aurretik ere, lesionatuta dagoelako. Marcelino entrenatzaileak ere ezin izango du aulkian eseri.

Simon, Iñigo Martínez, Berenguer eta Ezkieta

Bestalde, lau jokalari taldera itzuliko dira Osasunaren aurkako partidarako: Betisen eta Real Madrilen aurka jokatu ez zuten Unai Simon eta Iñigo Martinez, eta Alex Berenguer eta Jokin Ezkieta, azken bi hauel ezin izan zuten madrildarren aurka jokatu. Guztiek positibo eman zuten covid-19agatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;