Athletic Club
Igandean 18:00etan
Llorente eta Herrera Sportingen aurkako partidarako deialdian
Erredakzioa
Marcelo Bielsa zuri-gorrien entrenatzaileak Andoni Iraola ere berreskuratu ditu igandeko partidarako Calderonen zigortuta egon baitzen. San Jose geratu da deialditik at.
-
Athletic-Sporting, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Athleticek eta Sportingek indarrak neurtuko dituzte San Mamesen igande honetan, 18:00etan. Partida garrantzitsua izango da talde bientzat: zuri-gorriek ez dute laugarren postutik gehiegi urrundu nahi eta Javier Clementeren gizonek, ordea, hurbilegi dituzte jatsiera postuak.
Duela bi aste inguru eskura zuen Athleticek Txapeldunen Liga, baina jarraian Osasuna, Valentzia eta Atleticoren aurka galdu eta gero zazpi puntura du orain Championeserako txartela ematen duen laugarren postua.
Fernando Llorenteren itzulera Marcelo Bielsak jasotako albiste onena. Gainera, partida bateko zigorra bete du Andoni Iraolak eta hasieratik jokatzeko aukera izango du Usurbilgoak. Biak deialdian sartu dira Ander Herrerarekin batera. San Jose da deialdian sartu ez den jokalarietako bat.
Hau da Athleticen deialdia: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Javi Martínez, Ibai eta Ramalho.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain; eta Llorente.
Sporting: Juan Pablo; Orfila, Botia, Galvez, Lora; André Castro, Eguren, Mendy, De las Cuevas; Adrian Colunga eta Barral.
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 18.00.