Athletic Club
Schalke 04-Athletic
Bielsa: 'Ez dut partida irekirik espero, ezta nahi ere'
Erredakzioa
Ander Herrera eta Fernando Llorente jokatzeko prest daudela ziurtatu du Rosarioko prestatzaileak. Gainera, Alemaniako taldearen erasoko jokoa gelditzea izango dela gakoa adierazi du Bielsak.
-
Bielsa. Argazkia: EFE
"Schalke 04 taldearen erasoa deuseztatu nahi dugu, gure erasoko jokaldiak sortzen jarraituta" azaldu du Argentinako entrenatzaileak. Gainera, Fernando Llorente eta Ander Herrera jokatzeko prest daudela argi eta garbi utzi du Marcelo Bielsak prentsaurrekoan. Honela, hasierako hamaikakoan ohiko jokalariak izango dira Veltins Arena estadioan.
Txapelketen antolaketa eta zainketa hain garrantzitsuak diren herrialde baten jokatzea "ohorea" dela azaldu du Marcelo Bielsak. Raul Gonzalezen inguruan, "historiako jokalari onenetarikoa" dela argi eta garbi esan du Rosariokoak.
"Partida jokatzeko ilusio handia dugu eta irabazten eta arrastoa usten saiatuko gara" bukatu du Athleticeko teknikariak.