Athletic Club
Europa Liga
Ostegun honetan, Lisboarako 3.000 sarrera salgai
Erredakzioa
Txarteldegiak 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara irekiko dira bazkideentzako. Sarrerarik soberan balego, bazkide berriek izango lukete erosteko aukera eta ondoren, publikoak.
-
Athleticeko zaleak, Manchesterren aurka. Argazkia: EFE
Athletic Clubek 3.800 sarrera jaso ditu apirilaren 19an, ostegunean, Jose Alvalade zelaian Sporting Portugal aurka jokatu beharreko partidarako. Hauetatik 400 "Viajes Iberia"-rako izango dira eta beste 400 Athletic Cluben eta Fundacion Athletic Club Fundazioaren konpromisoentzako izango dira, kirol eragile, instituzio eta babestaileekin dituen konpromisoentzako, hain zuzen ere.
Gainerako 3.000 sarrerak salgai jarriko dira bazkideentzat San Mameseko txarteldegietan. Sarrera bat hartu ahal izango da bazkide txartel bakoitzeko eta gehienez pertsona bakoitzak txartel bi eraman ahal izango du, agortu arte. Txarteldegiak ostegunean, apirilaren 12an,10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara irekiko dira.
Sarreren prezioak honako hauek dira:
1.412 sarrera 65 eurotakoak
1.588 sarrera 55 eurotakoak.
Sarrerarik soberan balego, Bazkide Barriek erosi ahal izango dituzte, ostiralean, hilak 13, 10:30etik 13:30era. Sarrera bat hartu ahal izango da Bazkide Barri txartel bakoitzeko eta gehienez pertsona bakoitzak txartel bi eraman ahal izango du, izakinak agortu arte.
Sarrerarik soberan balego, publiko orokorrak erosi ahal izango ditu, ostiralean, hilak 13, 17:30etik 20:00era, izakinak agortu arte.
Erosteko, bidaiarien NANa, izen-abizenak, Portugalera heltzeko data, ostatua, heltzeko era eta bueltatzeko data ematea ezinbestekoa izango da. Salmenta azkarrago egiteko informazio hori idatziz aurkeztea ezkertuko luke Klubak.