Itxi

Athletic Club

Kopako finala

34.955 eskaera sarrera bat lortzeko

Erredakzioa

Orain arte, Athleticeko ia bazkide guztiek eman dute Errege Koparako sarrera eskuratzeko izena. Epea larunbat honetan bukatuko da eta zozketa igandean egingo da.

  • Athleticzaleak. Argazkia: EFE

    Athleticzaleak. Argazkia: EFE

Athleticeko 34.955 bazkidek eman dute Errege Koparako sarrerara eskuratzeko izena. Zuri-gorriek maiatzaren 25ean jokatuko dute FC Bartzelonaren aurka, Vicente Calderonen.

Izena 17.000 bazkidek baino gehiagok eman dutenez, Athleticek zozketa egingo du apirilaren 22an, igandean. Bakarrik 524 bazkidek egin diote uko zozketan parte-hartzeari.

Zozketa

2009ko finalerako sarrerak banatzeko erabili zuten metodoaren oso antzekoa erabiliko dute. Lau bazkideren izenak egongo dira, gehienez, eskaera bakoitzean. Horiei guztiei zenbaki bat egokitu zaie eta guztiak ontzian sartuko dira. Zozketaren egunean zenbaki bat aterako da eta hor bertan hasiko da saridunen bidaia.

Sarreren salmenta maiatzaren 11tik 23ra egingo da San Mameseko leihatiletan. Salgai jarriko diren sarrera gehienak 60 eta 120 euro artekoak izango dira baina 250 eurokoak ere badaude.