Itxi

Athletic Club

Real Madrilen bisita

Sarrerak, sekula baino garestiagoak

Erredakzioa

Ligako Athletic-Real Madril neurketa ikusteko sarrerak historiako garestienak izango dira. Ate atzeko sarrerak 55 eurotan salduko dira eta tribuna nagusikoak 120 eurotan.

  • Jokalari zuriak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Jokalari zuriak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ligako Athletic-Real Madril neurketa ikusteko sarrerak historiako garestienak izango dira. Zurien kontrako partida ikusteko sarreren salneurriak asteazken honetan argitaratu zituen Bilboko taldeak.

Ate atzeko sarrerak 55 eurotan salduko dira eta tribuna nagusikoak 120 eurotan. Denboraldi honetan Bartzelonaren aurkako sarrerak 110 eurotan (tribuna nagusia) saldu ziren dagoeneko. Orain arteko errekorra norgehiagoka horrek zuen.