Itxi

Athletic Club

Amets zuri-gorria

Junboak aurreneko gola egin du

Isusko Arias. Bidali berezia

Bukarest (Errumania)

Ardo bota protagonista izan da gaurko hegaldian ere. Hegazkinean itxaropena, urduritasuna eta finala heltzeko irrika nagusi izan dira.

  • Giro bikaina Jumbo hegazkinean, Errumaniara bidean. Argazkia: @IsuskoAB

    Giro bikaina Jumbo hegazkinean, Errumaniara bidean. Argazkia: @IsuskoAB

Astelehenean Athleticeko jokalariak protagonistak izan baziren, asteartean zaleak soilik eraman ditu 747 hegazkinak Errumaniara.

Goizeko lehen ordutik Loiun giro berezia zegoen, zerbait ezberdina sumatzen zen. Bufanda eta elastiko zuri-gorriak, Athletic, Athletic oihuak, 1977. urtetik ez da UEFAko finalik bizi, sentimendu hori erabat justifikatuta dago.

Ardo bota, urdaiazpikoa, gazta... hegazkina jatetxea zirudien. Hiru orduko iraupena izan du hegaldiak eta jai giroa izan da nagusi.

Gainera, esan daiteke Marcelo Bielsaren taldea faboritoa dela, zergatik ez? Kontuan izanda Kopan hori ezin daitekela esan, Bartzelonak du ohore hori.

Partidarako 24 ordu besterik ez dira geratzen eta zaleak prest dira, irrikitan final handia heltzeko.