Athletic Club
Etsipena nagusi
Zaplastekoa
BIDALI BEREZIA. ISUSKO A.B.
Europa Ligako finala zen aurten jokatu beharreko bi finaletatik eskuragarriena, baina Athletic ezinean aritu zen.
Bukaresteko National Arenan bildutako Athleticeko zaleak baikorrak ziren, aurten jokatuko beharreko bi finaletatik atzokoa, Europa Ligakoa, zen eskuragarriena.
Nahi eta ezin. Lehen zatiko 7. minutuan tigreak lehoia isilarazi zuen. Zaplastekoa gogorra izan zen, harmaileTan ere nabaritu zen. Susmo txarra. Tigrea zen Bukaresteko basoaren erregea. Atsedenaldirako, Atletico Madril 2-0 zen nagusi.
Partidari bueltako emateko itxaropena eskasa zen eta bigarren zatiko lehen minutuetan taldea suspertzeko bidean zegoela bazirudien arren Athleticek ez zuen neurketa ona egin.
Bukaresteko kaleetan etsipena nabaria zen, baina Alde Zaharreko hainbat tabernatan Athleticen himnoa jarri zuten eta baita Kortaturen "Sarri Sarri" abestia ere. Atletico gehiago izan zen, argi eta garbi, baina zale zuri-gorrien erantzuna bikaina izan zen berriro ere. Bukaresteko hiriari, milesker.
Eta orain, Kopa helburu, zergaztik ez?