Athletic Club
Lezaman
Iturraspe eta Herrera ez dira lan saioan egon, gripeak jota baitaude
Erredakzioa
Bielsak taldea bi zatitan banatu du; Errege Kopako finalean ustez titularrak izango direnak alde batetik eta, ordezkoak bestetik.
-
Iniesta eta Iturraspe ligako Bartzelona-Athletic partidan. Argazkia: EFE
Athleticek datorren ostiralean, maiatzaren 25ean, jokatuko duen Errege Kopako finala prestatzen jarraitzen du eta astelehen honetan entrenamendua egin dute Lezaman. Euripean egindako lan saio honetan Iturraspe eta Herrera ez dira egon, gripeak jota baitaude.
Marcelo Bielsa entrenatzaileak bi zatitan banatu du taldea; Kopako finalean, ustez titularrak izango direnakl alde batetik eta, ordezkoak bestetik. Herrera eta Iturraspe ez dira ustezko titularen multzoan egon gripeak jota daudelako, baina Ibai Gomez, Iraola, Javi Martínez, Amorebieta, Aurtenetxe, Susaeta, De Marcos, Muniain eta Llorente izan dira multzo horretan. Bielsak zuzendu du multzo honen lan saioa.
Beste multzoan, ustezko ordezkoak egon dira : Raul; Zubiaurre, Ekiza, San Jose, Koikili; Gurpegui; David Lopez, Iñigo Perez, Galarreta, Gabilondo; eta Toquero. Jokalari hauek 30 minutuko partidatxoa jokatu dute Bilbao Athleticen aurka.
Ondoren, Gorka Iraizoz eta Raul atezainek atepeko lana egin dute Aitor Uru entrenatzailearekin.