Itxi

Athletic Club

Bilera

Bielsa Athleticen kirol arloko arduradunekin bildu da

Erredakzioa

Denboraldia aztertu dute bi aldeek eta aste honetan etorkizuna erabakitzea espero dute.

01:15
Bielsaren etorkizuna aste honetan erabakiko da

Etorkizunaz hitz egiteko Athleticen kirol arloko arduradunekin bildu da Marcelo Bielsa entrenatzailea. Talde zuri-gorria datorren denboraldian zuzentzen jarraitzeko eskaintza egin dio klubak, eta erantzun bat aste honetan emango du Bielsak.

Bielsak lehen hartu-emana izan du Athleticeko ordezkariekin. Denboraldia aztertu dute bi aldeek eta aste honetan etorkizuna erabakitzea espero dute.

Talde zuri-gorrieko iturriek azaldu dutenez, Bielsak eta haren laguntzaileek Bilbon jarraitzen dute eta ez dira Argentinara joango entrenatzailearen erabakia jakitera eman arte.

Zurrumurruak

Bestalde, "gauzak argitaratuko" direla onartu du Athleticek, baina "zurrumurruak baieztatuko ez" dituela erantsi du klubak. Fernando Llorente Arsene Wengerren Arsenalek fitxatuko duela zabaldu da sare sozialetan, baina jokalariaren ordezkariek informazioa gezurtatu dute.

Llorente Parisen dago Rafa Nadal laguna Roland Garrosen ikusteko. Errioxako aurrelariak 36 milioi euroko etete klasula du eta zenbait hilabete daramatza euskal taldearekin negoziatzen kontratua luzatzeko.