Itxi

Athletic Club

Gernikako Arbola Trofeoa

Athleticek Chivasen aurka jokatuko du 125. urteurrena ospatzeko

I. G. | EITB MEDIA

Abenduaren 11n lehoiek CD Guadalajararen aurka jokatuko dute San Mamesen, Gernikako Arbola Trofeoan. Itzulikoa 2023ko uztailaren 16an jokatuko da.

  • Gernikako Arbola Trofeoa

    Gernikako Arbola Trofeoa. Irudia: Athletic Club

Athleticek 125. urteurrena ospatuko du datorren urtean, 2023an. Urteurrenaren ospakizunen atariko gisa, Athleticek Gernikako Arbola Trofeoa antolatu du talde berezi batekin, Chivas Rayadas Guadalajara taldearekin. Izan ere, talde horrek mexikarrekin bakarrik jokatzen du.

Trofeoa partida bikoitzeko lehia da. Joaneko partida San Mamesen jokatuko da abenduaren 11n, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Munduko Txapelketak eragindako Ligako etenaldia aprobetxatuz. Itzulera Guadalajarako Akron estadioan izango da, 2023ko uztailaren 16an.