Itxi

Athletic Club

Santander Liga

Athleticek Betisen aurkako berdinketarekin itxi du urtea (0-0)

I. G. | EITB MEDIA

Bilbotarrek partida frenetikoa jokatu dute talde andaluziarraren aurka, eta bietako edozeinek lortu ahal izan du garaipena.

  • De Marcos, Fekirrekin lehian

    De Marcos, Fekirrekin lehian. Argazkia: EFE

AURRERAPENA

Betis - Athletic partidako laburpena

Betisek eta Athleticek hutsean berdindu dute ostegun honetan Unai Simonen geldiketek markatutako partidan.

Sancetek penaltia eskatu eta berehala, Luiz Henriquek norgehiagokako lehen aukera izan du, Yuri Berchicheri baloia lapurtu eta area ertzeraino eramanez. Unai Simonek arazorik gabe gelditu du jaurtiketa.

Athleticen erasoko ekintzak Williams anaien abiaduran oinarritu nahi ditu eta Iñaki izan da, Alex Morenoren bizkarra irabaziz, Sanceti heriotzaren pasea eman diona baloia sarera bultzatzeko, baina Luiz Felipek eragotzi egin du.

Luiz Henriquek bilbotarrak zigortzen jarraitu du aldageletatik bueltan area tontorrean, Unai Simonek gelditu duen jaurtiketa batekin amaitzeko.

Betiseko jokalariak beste lehia bat ere izan du Fekirren jokaldi on bat ezkerkada indartsu batekin errematatu duenean.

Ernesto Valverdek aulkia mugitu du partidako azken laurdenean, Betis nagusi zen jokoarekin amaitzeko asmoz, eta erasoko sektorea freskatu du Muniain, Berenguer eta Raul Garciaren sarrerekin.

Aldaketek eragina izan dute, eta Athletic Rui Silvaren areara iritsi da. Berchichek ezkerretik jo du erdiraketa bat, baina Raul Garcia ez da iritsi gutxigatik.

Willian Josek bilatu du gola partidako azken uneetan falta batean, Luiz Felipek Muniaini sarrera gogorra egin eta txartel gorria jaso baino lehen.

Fitxa teknikoa

0 - Betis: Rui Silva; Sabaly (Ruibal, 84. min), Luiz Felipe, Félix, Alex Moreno; William Carvalho, Guardado; Luiz Henrique (Joaquin, 84. min), Canales (Juanmi, 77. min), Fekir; eta Borja Iglesias (Willian Jose, 66. min).

0 - Athletic: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Yeray, Berchiche; Dani García (Zarraga, 77. min), Vesga; Iñaki Williams (Berenguer, 72. min), Sancet (Muniain, 67. min), Nico Williams; eta Guruzeta (Raul Garcia, 72. min.

Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel gorria atera dio Betiseko Luiz Felipe joikalariari. Txartel horia atera die Betiseko Joaquini eta Athleticeko Vesga, Zarraga, Berchiche eta Vivian jokalariei.