Athletic Club
Negreira auzia
Fiskaltzak eskatu du Ernesto Valverdek lekuko gisa testigatzea Negreira auzian
EITB MEDIA
Fiskalak nahi du baieztatzea ala ezeztatzea ea, bera Bartzelonan entrenatzaile zegoela, klubak jasotzen ote zituen Enriquez Negreira Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteordeak egindako txostenak, epaileen profilen gainekoak. Fiskaltzak Luis Enriquek ere testigatzea nahi du.
-
Ernesto Valverde, San Mamesen. Argazkia: EFE.
Fiskaltzak eskatu du Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak, 2017tik 2020ra bitartean Bartzelonako entrenatzailea bera, lekuko gisa testigatzea Negreira auzian. Horren helburua da Valverdek baieztatzea ala ezeztatzea ea, bera Bartzelonan entrenatzaile zegoela, klubak jasotzen ote zituen Jose Maria Enriquez Negreira Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteordeak egindako txostenak, epaileen profilen gainekoak. Fiskaltzak Luis Enriquek ere testigatzea nahi du; izan ere, azken hori 2014tik 2017ra arteko epean izan zen Bartzelonako entrenatzailea.
Duela egun batzuk, Ernesto Valverdek adierazi zuen, prentsaurrekoan, ez zuela txosten horien berri, eta ez zituela eskuratu Bartzelonako entrenatzaile zebilela. Luis Enriquek, aldiz, ez du ezer esan auzi horretaz.