Itxi

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

“Pasa Baloia, Neska”, emakumezkoen oinarrizko eta eskola futbola sustatzeko asmoz

Athleticek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Futbol Federazioak proiektua aurkeztu dute asteazken honetan San Mamesen

  • "Pasa Baloia, Neska" proiektuaren aurkezpena

    "Pasa Baloia, Neska" proiektuaren aurkezpena

Athleticek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Futbol Federazioarekin batera, "Pasa Baloia, Neska" proiektua jarri du martxan oinarrizko futbolaren eta emakumezkoen eskola futbolaren egitura sustatzeko eta ikustarazteko.

Proiektua asteazken honetan aurkeztu da San Mamesen, eta bertan izan dira Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol ahalduna; Xabi Arrieta, Athleticeko emakumezkoen kirol zuzendaria; Lourdes Zorrozua, Bizkaiko Futbol Federazioko zuzendaria; eta Gari Fullaondo, proiektuaren zuzendaria.

Aurkezpenean azpimarratu dutenez, ekimen hau "Bizkaiko eskola eta federatu mailako emakumezkoen futbolaren masa sozial osoari" zuzenduta dago.

Horrela, "klubetako eta kirol erakundeen jokalariek, teknikariek, kudeatzaileek, senideek eta emakumeen futboleko beste agente batzuek euren kirol lana hobetzen lagunduko duen tresna eskuratu ahal izango dute".

Beraz, Athleticek konpromisoa hartzen du "bere kapital eta antolaketa teknikoa oinarrizko futboleko kluben eta erakundeen esku jartzeko" eta aldi berean, "kategoria goiztiarrenetan modalitate honen praktikari balio erantsia emateko".