Itxi

Athletic Club

Kopako finalerdia

Nico Williamsek sare sozialak utzi ditu, Kopako kanporaketagatik kritikatua izan ostean

Agentziak | EITB Media

Bere anaia Iñakik babesa adierazi zion Osasunaren aurkako partidaren ostean: "Inork baino gehiago dakit zer gertatzen den huts egiten duzunean eta badakit nire anaia zer pasatzen ari den. Ahalegintzen eta lanean jarraitzea besterik ez dago".

  • Nico Williams, Osasunaren aurkako norgehiagokan.

    Nico Williams, Osasunaren aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE

Nico Williams Athleticeko aurrelariak bere kontuak ezabatu ditu sare sozialetan, Errege Kopako finalerdietako itzuleko partidan hainbat gol aukera huts egiteagatik kritikak jaso ostean.

Williams anaietako gazteena izan da jokalari kaltetuenetako bat. Norgehiagokako bigarren zatian, bi aukera garbi galdu zituen etxeko taldea markagailuan aurreratik zihoala.

Iñaki anaiak Nico babestu zuen partidaren ostean, prentsa aretoan: "Inork baino gehiago dakit zer gertatzen den huts egiten duzunean eta badakit nire anaia zer pasatzen ari den. Bizitzan gehiago galtzen da irabazi baino, eta ahalegintzea eta lanean jarraitzea besterik ez da geratzen. Nire anaiak etorkizun handia du eta honek ikasteko balioko dio".