Itxi

Athletic Club

Cuelga las botas

Nekane Diezek erretiroa hartuko du Athleticen 16 denboraldi eman ostean

EITB MEDIA

Barakaldoko jokalariak futbola utziko du denboraldi honen amaieran. 2007an iritsi zen Lezamara, eta elastiko zuri-gorriarekin partida gehien jokatu dituen laugarren jokalaria da.

  • Nekane Diez, Athleticekin emandako prentsaurreko batean

    Nekane Diez, Athleticekin emandako prentsaurreko batean. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutakoa

Nekane Diez Athleticeko jokalariak erretiroa hartuko du 2022-2023 denboraldia amaitzean, talde zuri-gorriak ostiral honetan, maiatzaren 19an, iragarri duenez. Barakaldoko jokalariak (Bizkaia) 31 urterekin utziko dio futbolean jokatzeari, Bilboko taldean ibilbide luzea egin ondoren. Bertan 16 denboraldiz aritu da, 2007an Lezamara iritsi zenetik, Irungo CD Mariño taldetik.

Athleticen elastikoarekin 379 partida jokatu ditu, eta, ondorioz, Bilboko taldearekin partida gehien jokatu dituen laugarren jokalaria da, baita bigarren golegilerik handiena ere, 162 golekin. Larunbat honetan, Vila-realen aurka neurketan, bere azken partida jokatuko du Lezaman, 12:00etatik aurrera.

Athleticen eman dituen 16 denboraldietan zehar, Nekanek 346 partida jokatu ditu guztira Liga txapelketan; 28, Erreginaren Kopan eta beste 5, Europako txapelketetan. Horrez gain, Ligako txapelduna izan zen 2016an.

Futbolari agur esan aurretik, bere ibilbideari ginga jartzeko lehiatuko da datorren astean jokatuko den Leganeseko Kopako Lauko Finalean. Athletic Real Madrilen aurka arituko da maiatzaren 24ko finalerdian (21:00), Butarquen.