Athletic Club
Adierazpenak
Muniainek Athleticen izandako iskanbila aztertu du
Erredakzioa
Talde zuri-gorriko erdilaria Olinpiar Jokoetan lehiatuko den Espainiako futbol selekzioarekin kontzentratuta dago Madrilen, eta bertatik aztertu du klubean izandako istiluak.
-
Iker Muniain. Argazkia: EFE
Iker Muniain Athleticeko jokalaria, Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen Espainiako futbol selekzioarekin kontzentratuta dago Las Rozasen (Madrilen), baina distantziatik, Athleticen izandako azken egunotako iskanbila aztertu du.
"Iskanbila handia sortu da Athleticen azken egunotan eta horren berri izan dut. Badirudi arazoa konpondu dela eta lasaitasuna itzuli dela Lezamara. Gure entrenatzaileak denboraldiaurreko lehen entrenamendua zuzendu duela ere esan didate eta horrek poztu egiten nau", adierazi du Muniainek.
Oscar de Marcos bere taldekidea selekzio olinpikoan ez egoteak pena ematen diola ere esan du Athleticeko erdilariak: "Oscar hemen egotea gustatuko litzaidake, denboraldi bikaina egin baitu".