Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Athleticek Manchester United taldearen aurka jokatuko du abuztuaren 6an, Dublinen

Agentziak | EITB MEDIA

Klubak baieztutako laugarren lagunartekoa da; aurretik, Mexikon Chivas eta Nexaca taldeen aurka jokatuko dute, eta Glasgown Celticen aurka.

  • Athletickeo jokalariak, gol bat ospatzen

    Athletickeo jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek Manchester Uniteden aurka denboraldiaurren jokatuko duen lagunarteko partida konfirmatu du. Abuztuaren 6an jokatuko dute, Dublinen, 17:00etan.

Ingelesen aurkakoa klubak konfirmatutako laugarren lagunarteko partida da. Aurretik, Mexikon jokatuko dituzten biak (Chivasen aurka, uztailaren 16an, eta Nexacaren aurka, 19an) konfirmatu dituzte, abuztuaren 1ean Glagown Celticen aurka jokatuko dutenarekin batera.

Horrenbestez, bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute 11 urte geroago, Europako Ligan final-zortzirenetan jokatutako kanporaketa historikoaren ostean. Orduan, Marcelo Bielsak zuzendutako talde bilbotarra "deabru gorriei" gailendu zitzaien Old Trafforden eta San Mames zaharrean, Bucaresteko finalera sailkatzeko bidean.