Itxi

Athletic Club

HURRENGO DENBORALDIRAKO

Athleticek 125. urteurreneko kamiseta atera du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Elastikoak mugarriaren oroitzapenezko logotipoa darama garondoan, ikurrinaren ondoan, eta klubak izandako historian bizitako ibilbidean dago oinarrituta

0:25
Athleticen lehen kamiseta

Athleticek 2023-24 denboraldirako kamiseta aurkeztu du ostiral honetan, taldeak bere 125. urteurrena beteko duen urtean erabiliko duena. Elastiko honek daramatzan marra zuri txikiagoek eta bost marra gorriek Castore (klubaren fabrikatzaile eta babesle berria) markarekin partekatzen dute protagonismoa.

Kamiseta Athleticek 125 urteko historian bizitako ibilbidean dago oinarrituta, marra zuri-gorri klasikoekin eta ezkutua ezkerreko goiko partean jarrita.

Klubaren 125. urteurrenak markatutako denboraldian, kamisetak oroitzapenezko logotipoa darama garondoan, ikurrin batekin batera, Athleticek bere lurrarekin, Euskal Herriarekin, duen lotura bereziaren ordezkari.

Ekipamendua osatzeko, lepo-mokoa eta ukabilak mahuketan, kolore-kontrastearekin, praka beltzak eta puntuzko galtzerdiak, goialdean erremate zuri-gorriak dituztenak.

Bestalde, atezainaren ekipamenduak Athleticeko atezainek jantzi ohi duten kolore beltz klasikoari eusten dio, marra zuri bertikalekin eta San Mameseko fatxadaren xehetasunekin.

Bestalde, Ruiz de Galarretaren aurkezpen prentsaurrekoa asteartean izango da San Mamesen, 11: 30ean. Erdilariaz gain, Jon Uriarte presidenteak eta Mikel Gonzalez Athleticeko futbol zuzendari nagusiak hartuko dute parte bertan.