Itxi

Athletic Club

Igandean, 17:00etan

Manchester United vs Athletic Club partida, igande honetan, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB2n

EITB Media

Abuztuaren 6an Dublinen jokatuko dute denboraldiaurreko azken neurketa. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Manchester United - Athletic Club

    Manchester United - Athletic Club. Argazkia: EITB Media

Athleticek Manchester Uniteden aurka jokatuko du abuztuaren 6an Dublinen. Bilboko zein Manchesterreko taldeek euren denboraldiaurreak itxiko dituzte neurketa honekin, eta partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB2k.

Euskal taldeak denetariko emaitzak izan ditu denboraldiaurrean: Mexikoko egonaldian galdu egin zuen Chivasen aurka (2-0) eta mendean hartu zuen Necaxa (0-2). Mexikotik bueltan Racing Santanderren aurka berdindu egin zuen (0-0) eta porrota jaso Celticen kontra (3-2). Abuztuaren 3an, aldiz, berdindu egin zuen Eibarren aurkako lehia (1-1) Sestaoko Las Llanas zelaian. Ondorioz, bi porrot, bi berdinketa eta garaipen bakarra erdietsi ditu orain arteko neurketetan.

Bestalde, Manchester Unitedek galdu egin zuen Borussia Dortmunden aurka (2-3) eta Real Madrilen kontra (2-0), eta garaipenak bereganatu Leeds United (2-0), Olympique Lyon (1-0) eta Arsenal (0-2) taldeen aurka.

Beraz, bi taldeek denboraldia hasi aurreko azken erronkari egingo diote aurre igandean, eta lehia zuzen-zuzenean ikusi ahalko da ETB2n eta eitb.eus-en.