Itxi

Athletic Club

EA Sports Liga

Nolaskoainek bihurritua du eskuin belauneko lotailuan, eta epe mugagabea emango du bajan

EITB Media

Peru Nolaskoain Athleticeko jokalariak min hartuta utzi zuen abuztuaren 17ko entrenamendua. Proba osagarriak egingo dizkiote lesioa aztertzeko eta jokatu gabe zenbat denbora emango duen zehazteko.

  • Peru Nolaskoain

    Peru Nolaskoain, Athleticen entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Peru Nolaskoain Athleticeko jokalariak bihurritua egin zuen atzo eskuin belauneko kanpoko lotailuan, eta epe mugagabea emango du bajan, Bilboko klubak ostiral honetan, abuztuaren 18an, jakinarazi duenez.

Datozen egunetan proba gehiago egingo dizkiote lesioa sakonago aztertzeko eta jokatu gabe zenbat denbora emango duen zehazteko. Erdilariak min hartuta utzi zuen abuztuaren 17ko lansaioa.

Hasteko, bihar, abuztuaren 19an, galdu egingo du Osasunaren aurkako Ligako partida, euskal derbia, eta ikusteko dago zenbat denbora emango duen jokatu ezinik.