Athletic Club
FC Bartzelonaren interesa
Javi Martinezen istorioa
Erredakzioa
Kataluniako hedabideen arabera, Andoni Zubizarreta Josu Urrutia Athleticeko presidentearekin bildu da, negoziazioa berreskuratzeko asmoz.
-
Javi Martinezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Kataluniako hedabideen arabera, Andoni Zubizarreta FC Bartzelonako kirol zuzendaria Josu Urrutia Athleticeko presidentearekin bildu da, negoziazioa berreskuratzeko asmoz.
Aiegikoaren etete klausula (40 milioikoa) da gakoa. Barça ez dago kopuru hori ordaintzeko prest, eta horregatik beste aukera batzuk proposatu omen ditu: operazioan beste jokalari bat sartzea, edo jokalariari ahalegin ekonomikoa egiteko eskatzea, adibidez.