Athletic Club
Lagunartekoa
Zuri-gorriek Lillen aurka denboraldiaurreko azken neurketa galdu dute
Erredakzioa
Marcelo Bielsaren mutilek ezin izan dute Frantziako taldea gainditu, eta Lillek lagunartekoa 3-1 irabazi du. Athleticen hurrengo aurkaria, Europan Ligako neurketan, Slaven Koprivnica izango da.
Athleticek Lillen aurka 3-1 galdu du, denboraldiaurreko azkeneko lagunartekoa. Abuztuaren 2an, zuri-gorriek Europa Ligako aurreneko neurketa jokatuko dute, eta Marcelo Bielsak lagunartekoa partida prestatzeko erabali du. Fernando Llorentek eta Mikel San Josek denboraldiaurreko aurreneko minutuak jokatu dituzte.
Fitxa teknikoa:
1.- Athletic Club: Iraizoz (Raul, 46. minutuan); Iraola (Ibai Gomez, 66. minutuan), Gurpegui (Ekiza, 46. minutuan, Aurtenetxe, 66. minutuan), Ramalho, Iñigo Perez; Iturraspe (San Jose, 66. minutuan); Susaeta, Ruiz de Galarreta (Castillo, 46. minutuan), De Marcos, Isma Lopez (Igor Martinez, 66. minutuan); eta Toquero (Llorente, 66. minutuan).
3.- Lille OSC: Landreau; Basa, Chedjou, Bonnart (Debuchy, 70. minutuan), Beria, Mavuba, De Melo, Martin (Balmont, 70. minutuan), Pedretti, Payet eta Kalou.
Golak: 1-0, 45. minutuan: Basa. 2-0, 66. minutuan: Kalou. 2-1, 67. minutuan: Ibai Gomez. 3-1, 69. minutuan: De Melo.