Itxi

Athletic Club

Errege Kopa (Finalerdiak)

Atletico-Athletic kanporaketako joaneko partida otsailaren 7an eta itzulikoa hilaren 29an; biak, 21:30ean

EITB Media

Koltxoneroen eta lehoien arteko Kopako finalerdietako joaneko norgehiagoka otsailaren 7an, asteazkenean jokatuko da Metropolitanon. Iztulikoa San Mamesek hartuko du otsailaren 29an, ostegunean. Bi partidak 21:30ean izango dira.

  • Athletic-Atletico

    Ligako lehen itzuliko Athletic-Atletico partidako irudia. Argazkia: EITB Media

Athleticek Atletico Madril izango du aurkai Errege Kopako finalerdietan. Hala zehaztu du, ostiral honetan, urtarrilaren 26an, Las Rozaseko Futbolaren Hirian (Madril) egindako zozketak.

Madrilgo taldearen eta Bilbokoaren arteko joaneko neurketa otsailaren 7an, asteazkenean, jokatuko da Metropolitanon (Madril) 21:30ean. Bestalde, itzuliko norgehiagoka San Mamesen jokatuko da otsailaren 29an, ostegunean, hau ere 21:30ean.

Atletico Madril-Athletic Club kanporaketako datak eta ordutegiak:

Joanekoa:

Atletico Madril-Athletic Club (otsailak 7, 21:30ean)

Itzulikoa:

Athletic Club-Atletico Madril (otsailak 29, 21:30ean)