Itxi

Athletic Club

Aintzatestea

Ernesto Valverde, LaLiga EA Sportseko otsaileko entrenatzailerik onena hautatu dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticeko entrenatzaileak saria jaso du egindako hilabete bikainagatik, zuri-gorriak Europako postuetan baitaude.

  • Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea

    Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea. Irudia: Efe

Ernesto Valverde LALIGA EA SPORTSeko otsaileko entrenatzailerik onena izendatu dute. Athleticek hilabete bikaina egin du, eta, horri esker, bosgarren postuan dira 49 punturekin, jokatutako lau partidetatik hirutan puntuak lortuta.

Talde bilbotarrak bi partida irabazi ditu otsailean, biak San Mamesen: Mallorcaren aurka (4-0) eta Gironaren aurka (3-2). Horrez gain, Almeriaren kontra, etxetik kanpo, berdinketa lortu du taldeak.

Valverdek bigarren aldiz irabazi du LALIGA EA SPORTSeko hilabeteko entrenatzaile onenaren saria, oraingoan Xavi Hernandezi (FC Bartzelona) eta Quique Sanchez Floresi (Sevilla FC) gailenduta azken bozketan.