Itxi

Athletic Club

Larunbatean

Munuera Montero izango da Athleticen eta Mallorcaren arteko finaleko epailea

Agentziak | EITB MEDIA

Andaluziarrarentzat bere lehenengo Kopa finala izango da. Munuerak nazioarteko partidak zuzentzen ditu 2019. urtetik.

  • Athleticeko jokalariak, Mallorcari ligan egindako gol bat ospatzen

    Athleticeko jokalariak, Mallorcari ligan egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Jose Luis Munuera Montero izango da Athleticek eta Mallorcak jokatuko duten 2023-2024ko Errege Kopako finaleko epailea, Espainiako Futbol Federazioak astearte honetan aditzera emandakoaren arabera.

Jaenen jaiotako epailea 2016-17 denboraldian igo zen lehen mailara eta Celta-Leganes partidan egin zuen debuta. Denboraldi horretan bertan Espainiako Futbol Federazioko epaileen batzorde teknikoak ematen duen Vicente Acebedo saria irabazi zuen.

Lehen Mailan 149 partida zuzendu ditu, eta lau aurtengo Errege Kopan; tartean, Mallorcaren eta Gironaren arteko final-laurdenetakoa. Horrez gain, Mallorcari beste bi partida zuzendu dizkio, eta bietan Javier Aguirreren taldea atera da garaile. Athletici dagokionez, bi partida zuzendu dizkio, eta bietan garaipena lortu dute bilbotarrek.

Munuera Monterorentzat Errege Kopako bere lehenengo finala izango da, eta Eduardo Prieto Iglesias izango du VARean. Prieto Iglesiasek 62 partida egin ditu bideo gelatik aurten.

Horrez gain, Athleticen eta Mallorcaren arteko finalak jokoz kanpo erdiautomatikoaren teknologia izango du, Real Madrilek eta Osasunak jokatutako aurreko finalean bezala.