Athletic Club
Negoziazioa
Amorebieta izango da kontratua berritzen hurrengoa
ETB
Llorenteri bezala, Amorebieta, Toquero eta Igor Martinez jokalariei ekainean amaituko zaie kontratua.
Susaetaren etorkizuna argitu eta gero ere, hainbat jokalariri amaituko zaie kontratua ekainean, Llorenteri bezala.
Hurrengo egunetan, Fernando Amorebietaren kontratu luzapenaren berri izango dugu. Athleticek 1.800.000 euro eskaini dizkio denboraldiko, eta jokalariak onartu egingo du, oraindik zenbait gauza zehaztea falta bada ere; horien artean, lau edo bost urterako sinatuko duen hitzartu behar dute.
Defentsaren kontratua berritu eta gero, Gaizka Toqueroren txanda izango da. Gasteiztarrak bosgarren urtea beteko du Lezaman, eta 56 partida jokatu ditu azken
denboraldian. Azken kontratu berritzea hiru denboraldirako izan zen. 28 urte ditu eta klubak ez dio bi urte baino gehiago eskainiko.
Xabi Castillori ekainean amaituko zaio kontratua. Ezker hegalekoa da, eta Lezaman ez daude horrelako asko, baina joan den urtean ez zuen partidarik jokatu min hartuta egon zelako. Denboraldiaurrean, lagunarteko partida guztietan parte hartu du, eta Helsinkin ere bai.
Bielsa ez da Igor Martinezekin ahaztu. Jokalaria entrenatzailearen gustukoa da, Bilbao Athleticeko kontratua dauka, eta bi urte gehiagorako luzatuko du kontratua, beste lau
partida jokatzen baditu.