Athletic Club
Igandean, 16:00etan
Athleticek bi garaipen jarraian lortzea du helburu
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Sevillaren aurka jokatuko du igande honetan (16:00etan) San Mamesen. Garaipenak aranasa lasai hartzea ekarriko dio taldeari, baina porrotak jaitsiera postuetara eraman dezake.
Defentsan egindako akatsak zuzentzeko asmoz zelairatuko da igandean Athletic. Ander Herrera BBVA Ligako partida bat jokatzera itzuliko da bi partidako zigorra bete ondoren. Herrera hasierako hamaikakoan egongo da.
Sevillaren helburua Athleticek dituen akatsetaz baliatzea izango da. Levanteren aurka etxean berdintzetik datoz sevillarrak. Manu Del Moralen, Botiaren eta Trochowskiren bajak izango ditu talde andaluziarrak.
Ustezko hamikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain; y Aduriz.
Sevilla FC: Palop; Cicinho, Fazio, Spahic, Fernando Navarro; Maduro, Medel; Navas, Rakitic, Luna; y Negredo.
Epailea: Hernandez Hernandez.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 16.00etan.