Athletic Club
Zigortuta
Herrerak eta De Marcosek ezin izango dute jokatu Real Madrilen aurka
Erredakzioa
Arabarrak denboraldiko bere bosgarren txartel horia ikusi du Sevillaren aurka, eta Herrerak txartel gorria jaso du. Iñigo Perezen eta Ekizaren parte hartzea ere azken unera arte zalantza izango da.
-
Ander Herrera Sevillaren aurka. Argzkia: EFE
Oscar De Marcosek eta Ander Herrerak ezin izango dute jokatu Real Madrilen aurkako norgehiagoka Santiago Bernabeu estadioan. Bi jokalariak zigortuta daude, eta Marcelo Bielsa Athleticeko teknikariak aldaketa garrantzitsuak egin beharko ditu hasierako hamaikakoan.
Herrerak Valentziaren aurka txartel gorria ikusi zuen, orain dela hiru jardunaldi, eta Sevillaren aurka ere epaileak bi txartel hori atera dizkio. De Marcosek denboraldiko bere bosgarren txartel horia ikusi du San Mamesen, eta Guardiako jokalariak ezin izango du Bernabeu estadioan jokatu.
Gainera, Borja Ekizaren eta Iñigo Perezen parte-hartzea ere azkeneko unera arte zalantza izango da. Ekizak orkatilan bihurritua du, eta Perezek giharretako lesioa.