Itxi

Athletic Club

Sare sozialak

Varane: 'Real Madrilen garaipena Athleticeko kataluniarren aurrean'

Erredakzioa

"Asteburu honetan Real Madrilen garaipena Athleticeko kataluniarren aurrean (5-1). Gustokoa duzu?", adierazi zuen atzelari zuriak partidaren ostean.

  • Pepe eta Aduriz iragan larunbateko partidan. EFE

    Pepe eta Aduriz iragan larunbateko partidan. EFE

"Asteburu honetan Real Madrilen garaipena Athleticeko kataluniarren aurrean (5-1). Gustokoa duzu?", adierazi zuen Raphael Varane Real Madrileko atzelariak Twitter sare sozialean, iragan larunbatean, zuri-gorriak Santiago Bernabeun jipoitu eta gero.

Sare sozialetan zalaparta handia sortu dute adierazpenek, eta hanka-sartzeaz ohartu bezain laster Frantziako jokalariak mezua ezabatu eta beste bat argitaratu zuen: "Azken partidako informazioan nire Community Managerraren errakuntza barka ezazue. Eskerrik asko!".