Athletic Club
Argi hitz egin du
Susaeta: 'Komunikabide batzuen erruz iraindu ninduten Bernabeun'
Erredakzioa
Athleticeko jokalariak adierazi duenez, "eskerrak eman behar dizkiot nire famialiari, eta Espainiako Futbol Federazioari ere, momentu zailetan lasai egoteko esan zidatelako".
Markel Susaeta izan da protagonista ostiral honetan Lezamako prentsa aretoan. Espainiako selekzioarekin eman zuen prentsaurrekoan Susaetak egindako adierazpenek polemika eragin zuten, eta horren gainean hitz egin du Athleticeko jokalariak.
Espainiak Panamaren aurka jokatu beharreko partida baino lehenago, honakoa esan zuen Susaetak: "Guk gauza bat ordezkatzen dugula badakigu, eta daukagun guztia eman behar dugu".
Adierazpen hauek iskanbila sortu zuten, eta Espainiako komunikabide batzuk Susaetak selezkioa utzi behar zuela publikatu zuten Athleticeko jokalariaren aurkako kanpaina eginez. Susaetak ohar bat atera zuen Federazioaren orrialdean, inor ez zuela mindu nahi esanez. Ondorioz, iragan larunbatean Susaetak irainak jaso zituen Santiago Bernabeun.
"Nire familiari eta Espainiako Futbol Federazioari eskerrak eman behar dizkiet, une zailetan lasaitasuna eman zidatelako", esan du Susaetak.
Bere hitzek sortu zuten polemikak "harritu" egin zutela aitorttu du Athleticeko jokalariak, eta esaldi hau zuzendu die Espainiako komunikabide batzuei: "Komunikabide batzuk gaizki ulertu zituzten nire adierazpenak, eta gertatu zena gertatu zen. Komunikabide batzuen erruz, irainak jaso ditut Santiago Bernabeun".
"Komunikabide horiei, eskerrak eman behar dizkiet Bernabeun irainak jasotzeagatik", gaineratu du Susaetak modu ironikoan.