Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 20:00etan

Ramalhok Iraolaren lekua hartuko du Camp Nou estadioan

Erredakzioa

Usurbilgo jokalariak lesionatuta jarraitzen du, eta Jonas Ramalho hasierako hamaikakoan izango da. Gainera, Bielsak Aymeric Laporte eta Eric Moran gazteak deitu ditu.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athletic. Argazkia: EFE

Athletic ezustekoa ematen saiatuko da Camp Nou estadioan (larunbatean, 20:00etan), eta Bartzelonak Ligako historiako hasierarik onena bilatuko du. Zuri-gorriek galdutako animoak berreskuratzeko abagune ederra izango dute, eta Vilanovaren taldeak hamalau neurketatan hamahiru garaipen lortzen saiatuko dira.

Sentzazioak berreskuratzeko estadiorik onenean jokatuko dute Marcelo Bielsaren mutilek, baina Athleticek Bartzelonaren futbol zelaian jokatu dituen azkeneko zortzi norgehiagokak galdu ditu. Kataluniako taldeak maila goreneko jokalariak ditu, baina zuri-gorriek puntuak lortzeko gogor borrokatuko dute.

Marcelo Bielsak Jonas Ramalhori hasierako hamaikakoan jokatzeko aukera emango dio. Andoni Iraola lesionatuta dago, eta Bilbao Athleticeko jokalariak eskuin hegalean jokatuko du. Aritz Adurizek Fernando Llorenteren tokia hartuko du, Deportivoren aurka zigor bateko partida gainditu ondoren.

Bartzelonan, Dani Alves, Marc Bartra eta Alexis Sanchez txiletarra lesionatuta daude, baina Tito Vilanovak Gerard Pique eta Carles Puyol hasierako hamaikakoan jartzeko aukera izango du.

Marcelo Bielsa prestatzaileak deitutako 20 jokalariak: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Castillo, Ekiza, Igor Martinez, Ramalho, Laporte eta Moran.