Athletic Club
Igandean, 17:00etan
Athleticek suspertzen hasi nahi du
Erredakzioa
Marcelo Bielsaren mutilek ligan aurrerapausoa emateko abagunea dute Celtaren aurka. Iturraspe zigortuta dago, eta bere postua Mikel San Josek hartuko du.
-
Athletic. Argazkia: EFE
Athleticek ligan aurrerapausoa emateko abagune ederra izango du Celtaren aurka. Bi taldeak sailkapenean berdinduta daude, eta horregatik zuri-gorriek suspertzen hasteko aukera ona izango dute. Gainera, zuri-gorriek urtean ahalik eta posizio onenean bukatu nahi dute, Bartzelonan jipoia jaso ondoren.
Marcelo Bielsaren taldea Lehenengo Mailan gol gehien jaso dituen taldea da, eta urtea bukatu aurretik hil edo biziko hiru norgehiagoka jokatuko dituzte (Celta, Mallorca eta Zaragoza). Bilboko taldeak, hilabete honetan, bolada txarra atzean uzteko aukera argia izan du.
Andoni Iraolak eta Carlos Gurpegik lesionatuta jarraitzen dute, eta Ander Iturraspek bere bosgarren txartel horia ikusi zuen Bartzelonaren aurka. Iturrasperen tokia Mikel San Jose nafarrak hartuko du. Ibai Gomezek Iker Muniainen postuan jokatuko du, eta eskuin hegalean Jonas Ramalho arituko da.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Ramalho, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; San Jose; Susaeta, De Marcos, Herrera, Ibai; eta Aduriz.
Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Vila, Tuñez, Roberto Lago; Natxo Insa, Oubiña; Augusto Fernandez, Bermejo, Krohn-Dehli; Iago Aspas.