Itxi

Bideoak

Valverde: ''Rubialesek jokabide desegokia izan du eta bere gain hartu behar ditu ondorioak''

Rubiales auzia

Valverde: ''Rubialesek jokabide desegokia izan du eta bere gain hartu behar ditu ondorioak''

Ernesto Valverderen ustez, Luis Rubialesek "jokabide desegokia izan du" eta, horren aurrean, Espainiako Futbol Federazioko presidenteak "ondorioak bere gain hartu behar ditu". "Munduko txapeldun izan diren jokalari horien lorpen handiari behingoz erreparatzea da bidezkoena" gaineratu du Valverdek.