Itxi

Primera RFEF

Igoerarako playoffak

Berdinketak Alavesentzat eta Eibarrentzat, etxetik kanpo

Erredakzioa

Berdinketa garrantzitsuak eskuratu dituzte babazorroek eta armaginek Jaenen (1-1) eta Alcoyanoren (2-2) kontra, hurrenez hurren. Kanporaketak Mendizorrotzan eta Ipuruan erabakiko dira.

2:49
Viguera

Alavesek berdinketa garrantzitsua (1-1) lortu du Jaenen jokatutako playoffetako joaneko partidan. Banakoaren ostean, Mendizorrotzan erabakiko da Bigarren Mailarako txartela.

Servandok markagailua estreinatu du, penaltiz, atsedenaldira heltzeko minutu gutxiren faltan, eta Borja Viguerak banakoarena egin du bigarren zatian, partida erabakita zegoela ematen zuenean.

Eibarrek, berdinketa Alcoyanoren kontra

Eibarrek, bestalde, bina egin du Alcoyano taldearen aurka, etxetik kanpo. Armaginek aurrea hartu dute markagailuan, lehen zatian (0-2), baina etxekoek partida berdintzea lortu dute bigarrenean.

Eibarren golak Capak (16. minutua) eta Abaroak (18. minutua) egin dituzte, eta Alcoyanok Cases (56’) eta Javi Lara (87’) jokalarien golekin berdindu du norgehiagoka.