Itxi

Primera RFEF

Ordutegiak

Oviedo-Eibar eta Bilbao Athletic-Huracan Valentzia, ekainaren 9an

Erredakzioa

Armaginek 18:30ean jokatuko dute Carlos Tartiere estadioan, eta zuri-gorriek Huracan Valentzia hartuko dute oraindik erabakitzeke dagoen toki batean.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibar. Argazkia: EFE

Eibarrek eta Bilbao Athleticek Bigarren Mailara igotzeko playoffetako bigarren kanporaketako joaneko partidak jokatuko dituzte igandean, ekainaren 9an. Gipuzkoako taldeak 18:30ean jokatuko du Oviedoren aurka Carlos Tartiere estadioan, eta Zigandaren mutilek Huracan Valentzia hartuko dute (12:00etan), oraindik erabakitzeke dagoen berdegune batean.

Gainera, Alavesek Teneriferen kontra jokatuko du Mendizorrotzan, 19:00etan, Bigarren B Mailako txapelduna erabakitzeko joaneko norgehiagoka. Bigarren Mailara igo berri diren bi talde nor baino nor gehiago arituko dira.