Itxi

Primera RFEF

Bigarren Mailara igoera

Agortu dira Eibar-Oviedo partidarako sarrerak

Erredakzioa

Norgehiagoka zuzenean emango du eitb.comek eta ETB-1ek. Gaizka Garitanoren gizonek joaneko partidan lortutako errentari (1-2) eutsi nahi diote.

  • Ipurua toperaino beteko da Eibarri animoak emateko. EiTB.

    Ipurua toperaino beteko da Eibarri animoak emateko. EiTB.

Eibarrek eta Oviedok jokatuko duten partidarako sarrerak agortu egin dira, talde gipuzkoarrak berak bere webgunean aditzera emandakoaren arabera. Bi taldeek Bigarren Mailarako igoera playoffaren itzuleko partida jokatuko dute.

Gaizka Garitanoren gizonek garaipen garrantzitsua lortu zuten Carlos Tartieren jokatutako partidan (1-2), eta errenta horri eutsi nahi diote larunbatean, 19:30etatik aurrera.

Norgehiagoka zuzenean jarraitzeko aukera dago eitb.comen eta ETB-1en.