Primera RFEF
Lehen multzoa
Bigarren B Maila: Alaves, Osasuna B eta Bilbao Athleticek, irabazi
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Arabarrek 1-2 irabazi zioten Mirandesi eta hirugarren postuan daude. Osasuna Bk 3-2 irabazi zion Celta Bri eta jaitsieratik aldendu da. Gauza bera egin zuen Bilbao Athleticek Guijuelori 2-1 irabazita.
Bost ihardunaldi bakarrik geratzen dira Bigarren B Mailako lehen multzoan liga erregularra bukatzeko eta asteburu honetan 33. ihardunaldia jokatu zen.
Ponferradinak (liderra da 68 punturekin) matematikoki ziurtatu zuen igoerako play-offak jokatzea. Eibarrek, bigarren postuari eutsi zion Racing Ferroli 1-0 irabazita. Gipuzkoarrengandik bi puntura kokatu da Alaves (57 puntu) Mirandesi 1-2 irabazita. Lemoa, ordea, ldendu egin da lehen postu horietatik laugarren sailkatua den Palenciaren aurka (56 puntu) 2-0 galdu ondoren. Arratiako taldea seigarren postuan dago 49 punturekin. Bestalde, Barakaldok zona lasaian jarraitzen du Zamorari 3-0 irabazita.
Sailkapenaren behealdeko albiste onak Osasuna Bk eta Bilbao Athleticek eman zizkiguten. Nafarrek 3-2 irabazi zioten Celta Bri eta 41 puntu dituzte orain, jaitsierako promozio postua bost puntu eta jaitsiera zortzi puntu azpitik dituelarik. Bilbao Athleticek hiru puntu azpitik du jaitsierako promozio postua eta jaitsieraren sei puntu gainetik dago.
Albiste txarrak Sestao Riverrek eta Izarrak eman zizkuguten. Biak 33na puntu dituzte, baita Racing Ferrolek ere. Hirurak jaitsiera postuan daude eta hiru puntura dute promozio postua. Salbazioa bost puntura daukate. Izarrak 4-1 galdu zuen Ponferradinaren aurka eta Sestaok 2-3 galdu zuen Cultural Leonesaren aurka.
33. ihardunaldiko emaitzak Lehen multzoan:
AT. OSASUNA B 3 - 2 CELTA B
ATHLETIC B 2 - 1 GUIJUELO
SESTAO RIVER 2 - 3 C. LEONESA
EIBAR 1 - 0 RACING FERROL
PONFERRADINA 4 - 1 IZARRA
PALENCIA 2 - 0 LEMONA
BARAKALDO 3 - 0 ZAMORA
MONTAÑEROS 1 - 1 PONTEVEDRA
LUGO 2 - 1 COMPOSTELA
MIRANDES 1 - 2 ALAVES