Itxi

Primera RFEF

Multzoen egitura

Bigarren B Maila: Euskal taldeek II. multzoan jokatuko dute

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Osasuna B, Peña Sport, Real Sociedad B, Barakaldo, Eibar, Lemona, Bilbao Athletic, Alavés, eta Real Union Kantabriako, Aragoiko, Errioxako eta Gaztela eta Leongo taldeekin egongo dira multzoan.

Bigarren B Mailako Komisioak jada burutu du datorren denboraldirako multzoen egitura eta euskal taldeak bigarren multzoan egongo dira.

Osasuna B, Peña Sport, Real Sociedad B, Barakaldo, Eibar, Lemona, Bilbao Athletic, Alavés, eta Real Union taldeek Kantabriako, Aragoiko, Errioxako eta Gaztela eta Leongo taldeen aurka jokatuko dute.

Aragoiko ordezkaria La Muela izango da, Errioxakoa Logroñes eta Kantabriakoa Gimnastica Torrelavega. Gaztela eta Leongo taldeak Zamora, Cultural Leonesa, Palencia, Guijuelo eta Mirandes izango dira. Asturiaskoak, ordea, Oviedo, Sporting B eta Caudal.

Multzo zaila izango da, talde indartsu askorekin. Indartsuenen artean Oviedo, Real Union, Eibar eta Alaves egongo dira.

Horrela geratu dira Bigarren B Mailako lau multzoak:

I. Multzoa: Kanariar Uharteak (Universidad Las Palmas, Vecindario), Gaztela Mantxa (Guadalajara eta Conquense), Extremadura (Badajoz, Extremadura, Cerro Reyes, Cacereño), Galizia (Pontevedra, Lugo, Deportivo B, Celta B, Montañeros, Coruxo) eta Madril (Real Madril Castilla, Leganes, Atlético B, Getafe B, Alcalá, Rayo Vallecano B)

II. Multzoa: Aragoi (La Muela), Asturias (Oviedo, Sporting B, Caudal), Kantabria (Torrelavega), Gaztela eta Leon (Zamora, Cultural Leonesa, Palentzia, Guijuelo, Mirandes), Nafarroa (Osasuna B, Peña Sport), Errioxa (Logroñes) eta Euskadi (Real Sociedad B, Barakaldo, Eibar, Lemona, Bilbao Athletic, Alaves, Real Union).

III. Multzoa: Aragoi (Teruel), Baleareak (Mallorca B, Sporting Mahones, Atletico Baleares) , Catalunya (Hospitalet, Badalona, Gramanet, Lleida, Sabadell, Sant Boia, Sant Andreu) eta Valentzia (Alcoyano, Benidorm, Orihuela, Denia, Alicante, Ontinyent, Gandia, Alzira, Castello).

IV. Multzoa: Andaluzia (Alcala de Guadaira, Jaen, Ecija, Cadiz, Poli Ejido, Betis B, Lucena, Roquetas, Union Estepona, San Roque de Lepe, Sevilla Atletico), Gaztela Mantxa (Puertollano), Ceuta (Ceuta), Melilla (Melilla) eta Murtzia (Ciudad Lorqui, Sangonera Atletico, Murtzia, Caravaca, Yeclano, Murtzia B ordezkatuko duen taldea).