Itxi

Primera RFEF

Lasesarre Trofeoa

Barakaldok Sporting gainditu du... 24 penalti jaurtita!

Erredakzioa

Banako emaitzarekin amaitu da partida eta txapelketaren irabazlea penalti jaurtiketa amaigabeekin erabaki da.

Barakaldok Lasesarre Txapelketa irabazi du Sporting gaindituta. Partida bana amaitu da eta 24 penalti jaurti behar izan dituzte berdinketa apurtzeko.

Penalti jaurtiketetan gola sartu dute Sangoy, Muñiz, Rivera, Lora, Poves, Sergio, Canella, Orfila, Carlinos eta Cuellar Sportingeko jokalariek; eta Negredo (2), Uranga (2), Castillo, Urko, Requejo, Urdangarin, Metola, Koldo eta Jon Ander Barakaldokoek.

Sangoyk, bere bigarren jaurtiketan, baloia langara bidali du eta beraz, Barakaldok erdietsi du garaipena.

Fitxa teknikoa:

1.- Barakaldo CF: Etxebarrieta; Isi, Sergio, Gulin, Julen Goñi, Fran Pérez, Eneko Rubio, Scifo, Moncayo, Urdangarín y Nakache. Bigarren zatian Jon Ander, Uranga, Metola, Koldo, Rubén Negredo, Txutxi, Requejo, Urko, Andoni eta Castillok jokatu dute.

1.- Gijongo Sporting: Juan Pablo; Sastre, Gregory, Jorge, José Ángel; Portilla, Matabuena, Guillermo; Carmelo, Diego Castro y Bilic. Bigarren zatian Cuéllar; Pedro Orfila, Botía, Poves, Canella; Rivera, Sergio; Lora, Carlinos, Muñiz; eta Sangoyk jokatu dute.

Golak: 0-1, min.9: Diego Castro. 1-1, min.60: Rubén Negredo.