Primera RFEF
II. multzoa
Bigarren B Maila: Alavesek ez du porrota ezagutzen
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Arabarrak bigarren daude sailkapenean liderrarekin berdinduta. Reala Bk ere ez du partidarik galdu oraindik. Bilbao Athleticek bere lehen partida irabazi du.
Bigarren B Mailako hirugarren jardunaldia jokatu da jadanik eta asteburuaren ondoren Alaves da euskal talde onena sailkapenean. Bigarren dira areabarrak Mirandes liderrarekin 7 puntura berdinduta. Mirandesek 0-1 irabazi zion Eibarri eta armaginen lehen porrota eragin zuen horrek.
Alavesek 1-1 berdindu zuen Reala Bren aurka eta bi taldeek porrota ezagutu gabe jarraitzen dute. Txuri-urdinek bost puntu dituzte. Sasoi oenean dagoen beste euskal talde bat Lemoa da. Arratiarrek 2-0 garaitu zuten Osasuna B Arlonagusian eta 6 punturekin hirugarren sailkatuak dira. Osasunak oraindik ez du garaipena ezagutzen eta 19. postuan da puntu bakarrarekin. Azken postuan dagoena Peña Sport da. Nafarrek 0-1 galdu zuten Gimnastica Torrelavegaren aurka eta ez dute punturik. Hirutik hiru partida galdu dituzte.
Porrotak jaso zituzten Barakaldok eta Real Unionek ere. Bizkaitarrek 2-1 galdu zuten Real Oviedoren aurka eta Real Unionek bere lehen partida galdu zuen La Muelaren aurka (2-0).
Bestalde, Bilbao Athleticek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Lezaman Logroñesi 1-0 irabazita.
Hirugarren jardunaldiko emaitzak:
SD Eibar 0 - 1 CD Mirandes
SD Lemona 2 - 0 CA Osasuna B
CD La Muela 2 - 0 Real Union
Athletic B 1 - 0 UD Logroñés
Real Sporting B 1 - 1 CF Palencia
Deportivo Alaves 1 - 1 Real Sociedad B
Peña Sport 0 - 1 RS Gimnastica
CD Leonesa 1 - 1 Zamora CF
CD Guijuelo 0 - 0 Caudal Deportivo
Real Oviedo 2 - 1 Barakaldo CF